XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Neretzat ezta bein ere posible izan otoitzera azaltzea nere konzientzia naastua edo likistua agiri zitzaidala.

Biotza zerbaiti edo norbaiti lotua baldin baneukan edo karidadearen kontra utsegiteren bat egiña banintzan, etzegoan Jainkoaren aurrean azaltzerik arik eta makur oiek zearo zuzendu arte.

Iñoren kontra zerbait itzegina baldin banintzan edo gutxienez gaizki esaka zebiltzenei isillik aditu banien, etzegoen beste erremediorik: nerekin izketatu ziran aizpa aiengana joan eta gaizki esan eta entzun guztien konpontzea egin bear izaten nuen, leku txarrean jarritako moja aien alde nere onginaia adiraziaz.

Garai artan komunidadea oso naasturik zebillen: talde bat Abadesaren alde eta bestea beraren aurka ari zan.

Ni, berriz, bi alderdietakoa izan, eta bai batzuen eta bai besteen maxiatzeak entzun bear izaten nituen.

Ba-nuan naiko lan karidadearen aurka uts egin gabe bizi eta bien erdian irauteko, denak elkartu ta batu naiean.

Labur, nere gaizki egin guztien benetazko damua artu bear izaten nuen otoitzean sartu aurretik; eta uts oiek Jainkoari aitortu, eta, al zala, aren ordezko dan apaizari ere bai.

Arratsaldeko bostetan, bada, eguneko zeregiñak bukatu eta agur oso-oso bat egiten nion munduari eta lurreko zer guztiei.

Arimako indar guztiak batu eta lurgain ontako irudi, gai ta itxura guztiak errotikan kentzen saiatzen nintzan.